Animali bat izatea, txakur bat, katu bat, hudo bat..., haurrentzat onuragarria izan daiteke, afektibitatea eskaintzeaz gain, haurrak animaliaren ardura hartuko duelako. Esperientzia positibo bezala ikusiko dugu.Haurrak animalia zaintzen badu, maitasuna emango dio, beraz, ikaskuntza prozesu batean murgilduko da, hau da, sozializazio prozesuan.
Honi esker, gazteek beste pertsonekin harreman osasuntsuak izaten ikasiko dute.
Baina animalia bat izan nahi badugu, erresponsabilitatez eduki behar dugu, beraz, haurrak ez dira izango arduradun bakarrak, helduen laguntza beharko dute. Izan ere, animaliak izaki bizidunak dira eta hauek modu egoki batean zaintzea gure ardura izango da.
Etxeko abereak zaintzea oso egokia izango da haurren zenbait trebetasun, soziala, garatzeko. Gainera adiskide hauek izanda haurrak honela senti daitezke; Naturarekin harremanetan, errespetua beste izaki bizidunekiko, baita ere beste haur, gazte edo helduekiko...
Baina 2-3 urteko gaztetxoek ez dute heldutasun nahikoa beren inpultsoak kontrolatzeko, beraz, egokia izango litzateke helduen presentzia etxeko abereekin daudenean.
Irudiak: txakurra, katua.
Informazioaren iturria eta hudoa.
Ile, moko eta hanka
Hemen topatu dut buruko irudi hau.
Blog honen bitartez animaliak haurrentzat zein onuragarriak izan daitezkeen erakutsi nahi dut. Baina kontuan izan behar dugu animaliekiko erresponsabilitatea erakutsi behar dugula, izan ere, izaki bizidunak dira eta gure esrrespetua merezi dute.
Blog honen bitartez animaliak haurrentzat zein onuragarriak izan daitezkeen erakutsi nahi dut. Baina kontuan izan behar dugu animaliekiko erresponsabilitatea erakutsi behar dugula, izan ere, izaki bizidunak dira eta gure esrrespetua merezi dute.
2011-05-07
2011-05-06
Elikadura osasuntsuaren bila
Hemengo informazioari esker zein onuragarria den elikatzea esplikatzen zaigu.
Lehenengo diapositiban jatea zein dibertigarria den esplikatzen digu, eta goxoki asko jatea kaltegarria izan daitekeela adierazten digu.
Badaude haurren gustuko janari asko eta horretarako bilaketa lan bat egin beharko dute dure gaztetxoek.
Janari osasuntsuak eta osasuntsuak ez direnen arteko konparaketa ikusiko dugu urrengo diapositiban.
Amaieran harrek beren burua ebaluatuko dute; autoebaluazioa hain zuzen ere.
Jarduera honen bitartez haurrek jakingo dute zein janari den osasuntsua eta zein ez. Beraz, etxera joaterakoan gurasoei bereganatutako jakintzak erakutsiko diete. Eta nork daki, agian gurasoei erosketa egokiak egiten lagunduko diete!
Hemendik atera dut.
Lehenengo diapositiban jatea zein dibertigarria den esplikatzen digu, eta goxoki asko jatea kaltegarria izan daitekeela adierazten digu.
Badaude haurren gustuko janari asko eta horretarako bilaketa lan bat egin beharko dute dure gaztetxoek.
Janari osasuntsuak eta osasuntsuak ez direnen arteko konparaketa ikusiko dugu urrengo diapositiban.
Amaieran harrek beren burua ebaluatuko dute; autoebaluazioa hain zuzen ere.
Jarduera honen bitartez haurrek jakingo dute zein janari den osasuntsua eta zein ez. Beraz, etxera joaterakoan gurasoei bereganatutako jakintzak erakutsiko diete. Eta nork daki, agian gurasoei erosketa egokiak egiten lagunduko diete!
Hemendik atera dut.
2011-05-05
Nola jarri soinua gif animatu bateri?
Bideo honen bitartez gif animatu bateri soinua nola jarri ikas dezakegu modu errez batean.
2011-05-03
2011-04-19
Bideo zerrenda
Interesgarria izango delakoan nire gaiarekin harreman estua dun bideo zerrenda bat egin dut, hona hemen:
2011-03-22
Zooterapia antzinako gauza da
Informazio asko dado sarean gai honi buruz. Zooterapia aintzinako gauza bat dugu, k.a III mendean Hipokratesek zaldiaren erritmoak ekartzen zituen ondorio onuragarrietaz hitzegiten zuenetik gaur egunera gauzak asko aldatu dira baina terapia honen funtsa berdina da. Extremadurako zooterapiako elkartearen orrialdean terapia mota hauek zertan oinarritzen diren oso argi azaltzen dute. Zooterapia gaixotasun fisiko zein mentalak edo gizarteratze eta portaera arazoak konpontzeko erabiltzen diren teknika multzoa da, non animaliak "laguntzaile" bezala erabiltzen diren. Aintzinetik erabilia izan dela pentsatu ohi da. Hipokrates-en garaian zaldiaren gainean ibiltzearen onurei buruz hitzegiten zuten. Gauzak asko aldatu dira era gaur egun arazo larriak dituzten pertsonen laguntzan metodo eraginkor bezala ikusten dira terapia hauek, elkarte eta profesional ugari arlo honetan lanean ari delarik. Terapia hauen jasotzaileak asko izan daitezke orrialde honetan adibide batzuk aipatzen dituzte. Zailtasun fisiko zein mentalak dituzten umeak, egoera traumatikoak bizi izan dituzten umeak etab. Baina orokorrean, animaliekin elkarbizitzea umeen empatia eta erresponsabilitatea handitzen duela esaten ohi dute la sonrida nordica orrialdean. Terapia hauei buruz aldeko eta kontrako iritziak egongo direla badakit, beste terapia askorekin gertatzen den bezala baina uste dut kontutan izateko zerbait dela. Horregatik ekarri dut gai hau nire blog-era eta norbaitentzat lagungarria izan bada nahikoa izango dut. Honen inguruan informazio gehiago blog honetako lotura interesgarriak atalean aurkituko duzue.
Informazioa topatutako lekua hau da.
2011-03-15
Zooterapia
Premia bereziak eta gaixotasun larriak dituzten haur eta gazteentzat animaliekin egin daitezkeen terapien ezaugarriak agertzen dira azpiko taulan:
Informazio hau Wikipediatik atera eta euskaratu dut.Gehiago jakin nahi baduzu egin klik hemen.
| Txakurrekin terapia | Hizkuntzan hobekuntza garrantzitxuak. Besteekiko harreman zabal eta estuagoak. |
| Katuekin terapia | Arazo psikologikoei aurre egiteko animali ezin hobea. |
| Baserriko animaliekin terapia | &Lasaitasuna lortzeko egokiak dira |
| Ekinoterapia | Patologia neurologikoak, neuromuskularrak eta garun paralisia duten pertsonei laguntzeko animali egokiak dira hauek. |
| Izurdeeekin terapia | Motibazionala da. Hizkuntza, motrizitatea eta pentsamendu kontzeptuala garatzeko terapia egokia da hau. |
Informazio hau Wikipediatik atera eta euskaratu dut.Gehiago jakin nahi baduzu egin klik hemen.
2011-03-08
Terapia mota ezberdinak
Animaliekin terapia
Diapositiba hauen bitartez animaliekin terapia egitea zein onuragarria den ikus dezakezue!
Diapositiba hauek, hemendik atera ditut.
2011-03-01
Delfinoterapia
Premia bereziak dituzten haurrentzako oso gomendagarria den terapia da hau. Helburu garrantzitsuena motibazioa lantzea da, baina badaude beste helbur batzuk, hala nola;hizkuntzaren garapena, motrizitatearen garapena eta pentsamendu kontzeptualaren garapena.
Irudia nondik atera dudan jakiteko, klikatu.
Irudia nondik atera dudan jakiteko, klikatu.
2011-02-15
Pintxo pintxo
Hemen duzue abestiaren letra:
| Pintto Pintto gure zakurra da ta, Pintto Pintto bere izena du. Txuri-beltza da ta ez du koska egiten. Begi bat ixten du jolastu nahi badu. Pintto Pintto... Belarriak luze isatsa jostakin. Kalera irteteko beti presarekin. Pintto Pintto... Txuri-beltza da ta ez du koska egiten. Begi bat ixten du jolastu nahi badu. |
Estimulazioa lantzen
Bideo hau sarean topatu dut; interesgarria iruditu zait premia bereziak dituzten haurrentzat, batez ere estimulazioa lantzen delako.
Zaldia da lan guztia egiten duena.
Horrelako bideo gehiago ikusteko klikatu hemen.
Zaldia da lan guztia egiten duena.
Horrelako bideo gehiago ikusteko klikatu hemen.
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)








