Animali bat izatea, txakur bat, katu bat, hudo bat..., haurrentzat onuragarria izan daiteke, afektibitatea eskaintzeaz gain, haurrak animaliaren ardura hartuko duelako. Esperientzia positibo bezala ikusiko dugu.Haurrak animalia zaintzen badu, maitasuna emango dio, beraz, ikaskuntza prozesu batean murgilduko da, hau da, sozializazio prozesuan.
Honi esker, gazteek beste pertsonekin harreman osasuntsuak izaten ikasiko dute.
Baina animalia bat izan nahi badugu, erresponsabilitatez eduki behar dugu, beraz, haurrak ez dira izango arduradun bakarrak, helduen laguntza beharko dute. Izan ere, animaliak izaki bizidunak dira eta hauek modu egoki batean zaintzea gure ardura izango da.
Etxeko abereak zaintzea oso egokia izango da haurren zenbait trebetasun, soziala, garatzeko. Gainera adiskide hauek izanda haurrak honela senti daitezke; Naturarekin harremanetan, errespetua beste izaki bizidunekiko, baita ere beste haur, gazte edo helduekiko...
Baina 2-3 urteko gaztetxoek ez dute heldutasun nahikoa beren inpultsoak kontrolatzeko, beraz, egokia izango litzateke helduen presentzia etxeko abereekin daudenean.
Irudiak: txakurra, katua.
Informazioaren iturria eta hudoa.
Hemen topatu dut buruko irudi hau.
Blog honen bitartez animaliak haurrentzat zein onuragarriak izan daitezkeen erakutsi nahi dut. Baina kontuan izan behar dugu animaliekiko erresponsabilitatea erakutsi behar dugula, izan ere, izaki bizidunak dira eta gure esrrespetua merezi dute.
Blog honen bitartez animaliak haurrentzat zein onuragarriak izan daitezkeen erakutsi nahi dut. Baina kontuan izan behar dugu animaliekiko erresponsabilitatea erakutsi behar dugula, izan ere, izaki bizidunak dira eta gure esrrespetua merezi dute.
Mostrando entradas con la etiqueta animaliak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta animaliak. Mostrar todas las entradas
2011-05-07
2011-03-08
Animaliekin terapia
Diapositiba hauen bitartez animaliekin terapia egitea zein onuragarria den ikus dezakezue!
Diapositiba hauek, hemendik atera ditut.
2011-02-15
Pintxo pintxo
Hemen duzue abestiaren letra:
| Pintto Pintto gure zakurra da ta, Pintto Pintto bere izena du. Txuri-beltza da ta ez du koska egiten. Begi bat ixten du jolastu nahi badu. Pintto Pintto... Belarriak luze isatsa jostakin. Kalera irteteko beti presarekin. Pintto Pintto... Txuri-beltza da ta ez du koska egiten. Begi bat ixten du jolastu nahi badu. |
Suscribirse a:
Entradas (Atom)


