Hemen topatu dut buruko irudi hau.

Blog honen bitartez animaliak haurrentzat zein onuragarriak izan daitezkeen erakutsi nahi dut. Baina kontuan izan behar dugu animaliekiko erresponsabilitatea erakutsi behar dugula, izan ere, izaki bizidunak dira eta gure esrrespetua merezi dute.



2011-05-07

Animalia bat izatearen garrantzia

Animali bat izatea, txakur bat, katu bat, hudo bat..., haurrentzat onuragarria izan daiteke, afektibitatea eskaintzeaz gain, haurrak animaliaren ardura hartuko duelako. Esperientzia positibo bezala ikusiko dugu.
Haurrak animalia zaintzen badu, maitasuna emango dio, beraz, ikaskuntza prozesu batean murgilduko da, hau da, sozializazio prozesuan.

Honi esker, gazteek beste pertsonekin harreman osasuntsuak izaten ikasiko dute.

Baina animalia bat izan nahi badugu, erresponsabilitatez eduki behar dugu, beraz, haurrak ez dira izango arduradun bakarrak, helduen laguntza beharko dute. Izan ere, animaliak izaki bizidunak dira eta hauek modu egoki batean zaintzea gure ardura izango da.


Etxeko abereak zaintzea oso egokia izango da haurren zenbait trebetasun, soziala, garatzeko. Gainera adiskide hauek izanda haurrak honela senti daitezke; Naturarekin harremanetan, errespetua beste izaki bizidunekiko, baita ere beste haur, gazte edo helduekiko...

Baina 2-3 urteko gaztetxoek ez dute heldutasun nahikoa beren inpultsoak kontrolatzeko, beraz, egokia izango litzateke helduen presentzia etxeko abereekin daudenean.



Irudiak: txakurra, katua.
Informazioaren iturria eta hudoa.

Animalien garantzia haurren bizitzan

Hemen ikus dezakegunez animaliak edukitzea oso onuragarria da haurrentzat.

2011-05-06

Elikadura osasuntsuaren bila

Hemengo informazioari esker zein onuragarria den elikatzea esplikatzen zaigu.

Lehenengo diapositiban jatea zein dibertigarria den esplikatzen digu, eta goxoki asko jatea kaltegarria izan daitekeela adierazten digu.


Badaude haurren gustuko janari asko eta horretarako bilaketa lan bat egin beharko dute dure gaztetxoek.


Janari osasuntsuak eta osasuntsuak ez direnen arteko konparaketa ikusiko dugu urrengo diapositiban.


Amaieran harrek beren burua ebaluatuko dute; autoebaluazioa hain zuzen ere.


Jarduera honen bitartez haurrek jakingo dute zein janari den osasuntsua eta zein ez. Beraz, etxera joaterakoan gurasoei bereganatutako jakintzak erakutsiko diete. Eta nork daki, agian gurasoei erosketa egokiak egiten lagunduko diete!


Hemendik atera dut.

2011-05-03

Txakurrekin trapia

Terapia txakurra hezkuntza edo terapia programa batean parte hartzeko espezifikoki trebatua dagoen animalia da, profesionalaren erreminta bezala erabiliz; bere funtzioa estimulu egokia ematea da, helburu terapeutikoak hobe, arinago eta erabateko moduan lortuz.

Txakurraren bezaketa garatuak ariketa konplexuak egitea eta pertsonaren atentzioa deitzea ahalbidetzen du, bere kontzentrazioa eta esperientzia horrekiko jarrera positiboa mantenduz.

Txakurra errespetatuz lan egiten dugu beti eta horretarako bezaketa positiboan oinarritzen gara, animaliarekin errefortzu positiboaren bitartez erlazionatuz, zigorra erabili gabe.

Hemendik atera dut informazioa.

Kanta zerrenda

Hona hemen nik aukeratutako abesti zerrenda bat eta podomatic erabiliz sortu dudana:

Animaliak gure lagun